Gure lanak
Egiten ditugun lanak erabat artisauak dira, eskuz eginak, guztiz larrukoak, neurrira eta enkarguz. Gure ezagutza diseinutik paketatuaraino aplikatzen dugu, eta prozesu osoa Aretxederra tailerrean egiten da.
Mota ugariko larrukiak aurkitu ahal izango dituzu: diru-zorroak, gerrikoak, paper-zorroak, poltsak, lepokoak, eskumuturrekoak… Zure irudimenak eta larruak ahalbidetzen duten guztia.
Aretxederrako produktuak ongi egindako gauzek merezi dituzten maitasunaz eta arretaz fabrikatuak dira. Gure larrugintza prozesu osoa eskuz eginda dagoenez, gure piezak paregabeak dira.
Enkarga ezazu Aretxederra bat. Adi egon gure bildumei:
Gerrikoak
Zorroak
Osagarriak
Diru-zorroak
Apaingarriak
Enkargu pertsonalizatuak


Bat nahi al duzu?
Gure lanaren bat gustuko izan eta erosteko nahia baduzu, edo zerbait berezia eta desberdina eskatu nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta atsegin handiz artatuko zaitugu.